Nor gara
Susterra Elkartea 1998. urtean jaio zen, Bidegintza eta Sortarazi elkarteek Bilboko 5. barrutian gazteek pairatzen duten zaurgarritasun sozial egoera aztertzeko prozesu bat burutu ostean.
Harrezkero, hezkuntza zein gizarte arloan esku hartzen jarraitzen dugu Bilboko eta Euskal Herriko zenbait baliabideei esker. Helburu argi batekin egiten dugu lan: gazteriak gizarteratze, parte hartze komunitario eta adin nagusitasunera igarotzeko prozesuen bidez aurrera egin dezan.
Susterran sortzen eta garatzen diren programek integraltasuna mantentzen dute funtsezko elementu gisa, Osasunarekin, Hazkunde Pertsonalarekin eta Komunitatearekin erlazionatutako arloak izanik oinarrizkoak eta zeharkakoak.
Gure programak eta proiektuak pertsonek dituzten behar sozialei erantzuna emateko daude pentsatuta; batez ere, arrazoi desberdinak medio, zailtasun sozialak dituzten gazteentzat daude bideratuta.
Susterrak administrazio publikoekin egiten du lan, hala nola beste erakunde eta gizarte baliabide publiko zein pribatuekin, komunitatean integratutako zerbitzu normalizatu bat eskaini ahal izateko.
Era berean, Susterrak behar bat sumatu baina horri erantzuteko baliabide nahikorik edota egokirik izan ez duen kasuetan, beti babestu izan du modu independientean lan egiten duten bestelako erakundeen sorrera.