Estrategia

Susterraren jarduera guztietan presente dagoen izaera berritzaileak, behartu egiten gaitu berebiziko arreta jartzera gure inguruko errealitatean, gertatzen ari den horretan eta gertatuko daitekeen guztian, bai sortu daitezkeen beharrizanetan bai sortu daitezkeen aukeretan.

Horren guztiaren fruitu da Erain Koop-ekin batera sortutako Harreman Kooperatiba esku-hartze proiektu berriak hedatzeko, betiere ikuspuntu psiko-hezigarri eta komunitario batetik. Baita ere, Gizalab Elkartean dugun parte hartze aktiboa. Bertatik, formazio eta informazio ekintzak sustatzen ditugu, laborategi soziala garatzeko atala da, betiere behar beharrezkoa den Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzari lotuta