Komunitatea

Komunitatea agente sozial, subjektu eta interbentzio sozialerako objektu gisa ulertzen dugu. Komunitate batek gainera, hazkunde eta gizarteratze prozesu oso baliotsua eragiten du berori osatzen duten pertsonengan.
Komunitateak babesa ematen du. Pertsonek pairatzen dituzten mehatxu eta arrisku sozialen euskarria, zaintza eta konpentsazioa da.

Arrisku horien jatorria egon daiteke pertsonaren edo sistemaren kanpo elementu batean zein barne elementu batean.
Babeserako bermeak funtsezkoak dira eta horren baitan honako ekintzak biltzen dira: prebentzioa, erantzuna, defentsa, hala nola, kaltetutako pertsonei eskaintzen zaien erreparazioa eta asistentzia.

Ingurune komunitarioa da berau osatzen duten pertsonei berehalako konfiantza hori emateko ardura duena. Komunitatearen kideei ez zaie ezer txarra gertatuko eta, hala izatekotan, gainontzeko kideek babesa emango diote eta baita zailtasunei aurre egiteko laguntza.

Beraz, urte guzti hauetan, egon gara eta jarraitzen dugu:

  • Abusu sarean
  • Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundea
  • ESEN sarea
  • Miribillako eskolako osasun mahaia
  • Gazte Solidarioak programa
  • Radio barrio (unean uneko lankidetza)
  • San Franeko hiri ortua (erakunde sustatzailea)
  • Emakumeok Bidean
  • Atxurigorri