Zer egiten dugu
Susterraz Blai Programa: Bilboko Udalarekin eta Gizarte Ekintza sailarekin hitzartutako programa. Bilboko bostgarren barrutian, adin nagusikoak diren eta bazterketa arriskuan dauden gazteei zuzenduta dago; gazte horiek gizarteratzeko beharrezkoa den esku hartze sozio-hezitzailea eta komunitarioa garatzeko. Helburu nagusiak hauek dira:
- Gizarte-arrisku egoeran dauden gazteen bizi kalitatea hobetzea.
- Gazteak kontzientzia har dezaten laguntzea, emantzipaziorako trantsizioa ahalik eta onena izan dadin beharrezko estrategiak garatu ahal izateko.
- Gazteak auzoen garapen komunitarioan inplikatzea.
Gazte Zabalik programa: Bizkaiko zenbait udalerritan garatzen ari da. Gazteen lonjek presentzia berezia duten auzo eta herrietan, gazteen eta komunitatearen sustapena sortzeko beharrezko baldintzak bultzatzea. Bi helburu nagusiak hauek dira:
- Gazteen artean aldaketak eragitea, komunitatean era aktiboan parte hartu dezaten, eta emantzipazio prozesu pertsonal eta kolektiboak sustatzea, haien bizipen eta irakaspenetatik abiatuta.
- Helduen munduan aldaketak eragitea, gaztetasunetik helduarora bitarteko prozesua errazagoa egingo duten politikak sustatu ditzan, baina, era berean, gazte horiei haien balore eta esperientzia propioei uko egitera behartu gabe.
Lehenago azaldutako programen parte diren bestelako proiektuak eta honako gaiekin zerikusia dutenak: substantzien erabileraren eta bestelako adikzioen prebentzioa; indarkeria matxista egoeren prebentzioa; parte hartze komunitarioaren promozioa; gazteen emantzipazioa laguntzeko proiektuak; hezkuntza edota lan eremuetan aktibazioa sustatzeko proiektuak;